Udal aurrekontuen aurkezpena gaur 19:00etan, Subijana etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 18a, 11:28

Herenegun iluntzean, 2013ko aurrekontuen exekuzioa nahiz 2014ko aurrekontuen aurreikuspena aurkeztu zituen Udal Gobernuak Amasako Kultur Etxean. Gaur iluntzean, abenduak 19, Subijana etxean lan bera egingo dute, 19:00etan hasita. Aurten, aurrekontu parte hartzaileak izan daitezen lehen pasusoa eman da, "herritarrek inbertsioaren partida bat euren esku izango dute proposatzen dituzten asmoak burutzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!