Kateaetxea Gaztelekuak, kale hezitzaileek eta Malkar astialdi taldeak elkarlanean, San Tomas eguna antolatu dute Villabonan abenduaren 20an, ostirala. Bertan, talo tailerra egingo dute Berdura plazan eta baita hainbat ekintza ezberdin gehiago ere: herri kirolak, malabareak...
Hau guztia 11 - 17 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta parte hartzeko, egunean bertan 50 zentimo ordaindu beharko dute taloa egiteko.
Gazte guztiak baserritarrez jantzita etortzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek.