Asteazken honetan amaitzen da Gaztelekuak antolatutako ekintzetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Abenduaren 30ean kamiseten tailerra egingo dute Gaztelekuan. Ekimenean parte hartu nahi dutenek etxetik kamiseta bat eraman beharko dute, bertan apaintzeko.
Urtarrilaren 2an 10:30etik 13:30era komikien tailerra egingo dute eta arratsaldean, 16:30 eta 19:30 bitarte, hockey eta eskubaloi txapelketak. Urtarrilaren 3an, gaztelekuko arduradunek Adarrara irteera antolatu dute. Txangoa 9:00etan abiatuko da gaztelekutik eta itzulera eguerdiko 13:00etarako aurreikusten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!