Zizurkilgo Udalak, Marie Brizardeko akordioaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 17a, 12:11

Zizurkilgo Udaleko kideek poza adierazi dute Marie Brizard lantegian lortutako akordioa dela eta.

Irakurri jarraian:

Zizurkilgo Udalak poza adierazten du Marie Brizard-en lortutako akordioagatik.

Zizurkilgo Udal gobernuak  zoriondu egin nahi ditu Marie Brizard enpresako langileak hilabetean egindako borroka eta negoziaketen ostean enpresaren itxiera saihetsi dutelako. Joxe Mari Luengo alkatea langileekin izan da goizean akordioaren berri jasotzeko. “2013a urte gogorra izan da Zizurkilen. Akordio hau urtea hobeto amaitzeko behar genuen albistea da”, nabarmendu du.

Udalak datozen orduetan kenduko du langileen eskura enpresa atarian jarritako etxola. Aurrerantzean ere langileen ondoan egoteko konpromezua hartu du Luengok. “Guk argi dugu gure lekua non dagoen. Zizurkilen dagoen industria ehuna mantentzeko lanean eta okerren pasatzen ari direnen ondoan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!