Marie Brizard ez ixteko aurreakordioa lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 17a, 11:11

Zizurkilgo lantegia ez ixteko aurreakordioa lortu zuten atzo enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek. Aurreakordio horren arabera, 55 urtez gorako langileak aurrejubilatu egingo lirateke eta gainerako langileek, Zizurkilgo lantegian jarraitzeko aukera izango lukete. Aurreakordio hori sinatu eta behin betikotasuna emateko bilerak egiten ari dira gaur goizean goizetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!