Kirol asteari amaiera emateko, herriko kirolariei omenaldia egin zieten atzo Zizurkilen. Teddy Martinez, Asier Gallego, Jon eta Igor Sasiain pultsulariak, Peru Labaka eta Jon Erasun pilotariak, Aitziber Ibarbia eta Nerea Amilibia mendi lasterkeriak eta Ibon Gonzalez korrikalaria izan ziren aurtengo omenduak. Diploma bana jaso zuten guztiek ere Aratz Alkorta zinegotziaren eskutik.