Eneko Garin eta Aitziber Ibarbia, gau kroseko garaile

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 16a, 12:53

Eneko Garin izan zen larunbateko gau kroseko garailea. Hogeita hiru minutueta zazpi segunduko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko. Aritz Ruiz de la Torre izan zen bigarren sailkatua, bederatzi segunduko tartearekin. Ibon Gonzalez zizurkildarra iritsi zen hirugarren postuan, 23:18ko denborarekin. Emakumeei dagokienez, Aitziber Ibarbia korrikalari zizurkildarra gailendu zen helmugan eta Lurdes Colomo izan zen bigarren sailkatua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!