Izartxoren gala igande honetan 12:00tan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 13a, 14:49

Izartxoren 10. urteurrena ospatzeko Jaialdi Solidarioa antolatu da Bastero Kulturgunean.

Postontzia:

“Dakizuen bezala, aurten, Izartxo Aisialdi Taldeak 10 urte betetzen ditu. Kurtso honetarako hainbat eta hainbat ekintza berezi antolatu ditugu, eta horietako bat iristear daukagu. Ekitaldi honek helburu bikoitza dauka: Solidarioa eta ospatzearena.

Oraingoan antolatzen ari garen Jaialdi Solidarioaren inguruan hitz egitera gatozkizue. Igande honetan 12:00etan jaialdi berezi bat antolatu dugu. Emanaldi horretan ikuskizun ugari ikusi ahal izango dituzue: dantzak, abestiak, bakarrizketak… eta sorpresaren bat, ziur zuen gustukoa izango dena.
Sarrera bakoitzak 5€ balio du eta puntu desberdinetan ipiniko ditugu salgai hurrengo abenduaren 6tik aurrera: La Salle Berrozpeko idazkaritzan, Bastero kulturgunean eta Elizondo Tabernan. Jaialdian lortuko dugun dirua Andoaingo CARITAS eta PROYDE-PROEGA GKE-ari laguntza emateko zuzendua dago.
Duela 10 urte antzeko jaialdi bat antolatu genuen eta primeran atera zen, Bastero bete zen eta guztiok oso pozik bukatu genuen. Oraingo honetan Izartxoko partaide desberdinak (haurrak, begiraleak, eta gertuko pertsonak) jaialdi txukuna geratzea nahi dugu, horretarako abeslariak, dantzariak,...saio politak prestatzen ari dira. Uste dugu Bastero berriz betetzea elkartasun keinu polita izango zela herri mailan, eta baita ere gure taldearen 10. urteurrena ospatzeko ere.

Bestalde norbaitek ezingo balu era aktiboan parte hartu baino daukagun helburu benefikoari lagundu nahi badu proposatzen dugun “0 ilara”-ren bidez parte hartzeko aukera izango luke. Kontu korronte honetan zuen aportazioa eskaini ahal izango duzue “FILA 0” kontzeptuarekin. Kontu korrontea:
2095 5095 47 1063022320”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!