On Bizi merkatari elkartearen azoka larunbat arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 13a, 14:30

On Bizi merkatari elkarteak, Urnitruke deritzon azokaren ostean, bere azoka ospatuko du bihar arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte. Postre lehiaketa ere bertan izango da. Lehiaketa horretan parte hatu nahi dutenek izena eman dezakete egun berean, 17:00ak eta 18:00ak bitarte, euren elikagaia jada eginda eramanda. Arratsaldeko 19:00etan Onbiziren 500 euroko opari-txekea zozketatuko da; aldi berean, postre lehiaketako sariak banatuko dira.

Halaber, merkatari elkartekoek taloak eta gaztainak banatuko dituzte arratsalde guztian zehar azokara gerturatzen diren bisitari zein herritarrentzat. Eguna borobiltzeko, pintxo-pote eta “boca-tragoa” egingo dira, 20:00etatik aurrera, Onbiziko kide diren tabernetan .


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!