Asteburua, kirol ekitaldiz blai Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 13a, 13:53

Karlos Diez-en ikusentzunezkoa izango da gaur arratsaldeko 19:30etan Atxulondon. Mendiaren handitasuna izenburupean, mendiko eskia eta eskaladaren inguruan arituko da zizurkildarra. Bihar goizean, haurren joko eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera izango dute Intxaur pilotalekuan. 22:00etan, Gau krossa ospatuko da. Haurrek egingo dute lasterka lehendabizi, eta gazte eta helduek ondoren. Igandean, Zizurkilgo III. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Intxaur pilotalekuan goizeko 10:00etan hasita, eta ondoren, herriko kirolariei euren lana aitortuko zaie diplomak banatuz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!