Zizurkilgo II. Liburu azoka, datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 13a, 13:46

Abenduaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara, Aurrera plazan jarriko dute bigarren eskuko liburuen azoka. Liburuak euro baten truke erosteko aukera izango da eta lortutako dirua, Liburutegirako liburu berriak erosteko erabiliko dute. Goizean zehar, txistorra pintxoak dastatzeko aukera izango da. Gainera, 11:00etan Bukalai dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta 12:00etan Bikokote kale antzerkia izango da.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!