San Tomas eguneko azoka, hitzordu seinalatua Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 12a, 21:17

San Juan plaza eta Kontzejupea herritarren bilgune bilakatuko dira datorren abenduaren 21eko arratsean, Iñistorra elkarteak antolatuta egingo den festa dela eta. Urteroko moduan arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara luzatuko da ospakizuna.

Iazko Edizioa (bideoa) | Albistea:

Egitarauan ez dira faltako, jadanik ohiko bihurtu diren txistorra eta sagardo dastaketa, sagar tarta lehiaketa, saskiaren zozketa, gaztaren kiniela, taloak eta eguneko ekitaldi nagusia izango den V. Urnietako Usadiozko Sagardo Txapelketa. Bertan, etxeko kontsumorako sagardoa egiten duen edonork parte har dezake. Eta jada ireki da izen emateko epea telefono honetara deituz: 628 618 362 (Joxeba).

Arratsaldea alaitzeko bertan izango dira Urnietako Lurdes Iriondo Musika Eskolako trikitilari gazteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!