“Jose Mari Olazabalen bidea” elkartasun jaialdia ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 12a, 21:16

Andoaingo Caritas elkarteak hirugarren sari banaketa ekitaldia antolatu du ostiral honetan Basteroko auditorioan, iluntzeko 19:00tan hasita.

2012ko edizioa, bideoak: Mertxe Brosa | Omendu gehiago

Albistea:

Minbizia duten edo izan duten emakumeak biltzen dituen Elkarri Lagunduz (Katxalin) elkarteko kideak izango dira aurtengo omenaldiko protagonista nagusiak. Horrez gain, urtero banatzen den Caritasen sorrera aktaren pergaminoa –hurkoaren aldeko laguntzan nabarmendu izanagatik ematen dutena– honako herritarrek jasoko dute aurten: Isidora Loinaz (Emilio Mendazaren alarguna), Maria Pilar Rodríguez, Mari Asun Rodríguez, Maria Juanita Rodriguez eta Sagrario Ikutza.
Iazkoaren bidetik joanez gero, aurtengoa ere saio gogoangarria izango da.
2012an Mertxe Brosak jaso zuen sari nagusia; Ixiar Arregi, Nati Unanue, Fermina Okiñena, Ramon Truchuelo eta Jose Martinezek, berriz, pergaminoa. Une hunkigarriak bizitzeaz gain, egungo gizarte ereduari kritika egin zioten ekitaldian.
Lehen edizioa 2011n izan zen eta orduan sari nagusia ñaki Arregi Morazak jaso zuen. Lehen ekitaldi hartan 1956ko maiatzean Andoainen Caritas elkartearen sorreran parte hartu zuten hamabost pertsonak ere, esker ona jaso zuten. Hauexek: Pilar Esnal, Juanita Truchuelo, Claudio Artola, Miguel Alonso, Isidro Jauregi, Iñaki Arregi, Jose Mari Olazabal, Pio Huici, Inazio Mendiluce, Sabino Etxeberria, José Mº Aristimuño, Angel Mª Sueskun, Felix Irulegi, Jose Luis Lasarte eta, Emilio Truchuelo.
“Joxe Mari Olazabalen Bidea” izeneko saria Andoaingo Caritasek sortu zuen, herrian bertan besteenganako eskuzabaltasuna agertzeagatik nabarmendu diren pertsona nahiz elkarteei esker ona adierazteko. Jendaurreko ekitaldi baten bidez eman ohi du Caritasek sari hori, eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da.

Abenduak 13, ostirala.
19:00. Bastero, auditorioa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!