Munduko kantu inprobisatua hizpide, Mintzolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 12a, 14:18

Mintzola Fundazioak antolatuta, atzo iluntzean ekin zioten Amasa-Villabonako Subijana etxean, munduko kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiek. Atzokoan Kubako repentismoa landu bazen, gaur Euskal Herria eta Mexiko izango dira protagonista. Bihar, abenduak 13, Kataluniako kantu inprobisatuaz gehiago ezagutzeko aukera izango da.
 
Udala twitter bidez ari da jardunaldiaren berri ematen.
 
Abenduaren 13ko egitaraua:


ABENDUAK 12

 

 

19:00

Basarri eta bertsogintzaAndoni Egaña, filologoa, 1993-2009 urte artean Euskal Herriko bertsolari txapelduna .

19:30

Bat-bateko kantuaren ehunaz . Jon Sarasua komunikazio zientzietan doktore.

20:00

Estilos y formas estróficas de la improvisación en los géneros de músicas tradicionales en México.  Ana Zarina Palafox mexikar trobadorea.

20:30

BERTSO SAIOA: Ana Zarina Palafox (Mexiko) eta Andoni Egaña (Euskal Herria).

 

 

ABENDUAK 13

 

 

19:00

“De cançons i de corrandes”: una introducción al canto de texto improvisado en catalánAnaís Falcó Kataluniako corrandista.

19:45

Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak. Pere Bescos. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea. Harvardeko Unibertsitatean post-doktoratua egiten ari da.

20:30

BERTSO ETA GLOSA SAIOAChristian Simelio (Katalunia),  Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria).

 

Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!