Euskal Herrian hiru urte daramatzan Tanveer Hussain sukaldari pakistaniarra izango da sukalde tailerreko irakaslea: “gure herriko sukaldeetan maiz egiten diren hiru gauza erakustikoditut: arroz esnea, arroza oilaskoarekin eta taloa. Zenbait espezie ere botako zaizkie jaki horiei”. Gure ikuspegitik pakistaniarraurrutiko sukaldaritza bada ere , inork atzera egin ez dezan mezua zabaldu nahi izan du Ranveerrek: “erraz-erraz ikasten diren platerak dira, eta oso goxoak!”.
Mintzalaguna ekimeneko Kristina Bernal AEKko irakasleak azaldu du ekimenaren helburu nagusia: “Mintzalagunan zein Banaiz Bagara ekimenetako ikasleak eta herritar soilak afari baten inguruan bildu nahi ditugu, euskara komunikazio tresna izanik. Bide batez, gurea ez den beste kulturaren zati bat ezagutzera emango da, eta gainera, ikasle bat protagonista bihurtuta”.
Euskararen ikasketa eta izaera ludikoa duten ekitaldien premia ikusten dute antolatzaileek, Kristina Bernalek adierazi duenez: “Euskara irakasten eta ikasten ari garen taldeak, guettoetan bezala funtzionatzen ari garela iruditzen zaigu sarritan. Ez da komunikazio askorik egoten, euskaldunen eta ikasleen artean, zoritxarrez. Alde horretatik, ostiraleko ekimena eta antzekoak behar genituzke antolatu gehiago, egun dauzkagun mugak eta estereotipoak apurtzeko”.
Hanveer euskaraz
Azkoitian bizi da Hanveer, baina astero Andoainera etortzen da Banaiz Bagara elkarteak etorkinentzat eskaintzen dituen euskarazko lezioak jasotzera: “Euskal Herrira etorri nintzenean, pentsatu nuen nahikoa izango zela gaztelera ikastea, bertan bizitzeko eta lana bilatzeko. Denborarekin, ordea, ohartu naiz bertakoek badaukatela beste hizkuntza eta ahalegin bat egin behar dudala, euskal gizartean integratzeko. Gainera, seguru nago euskara jakinda, errezago lortuko dudala lanposturen bat”. Hanveer pittin bat kexati agertzen da, etorkina dela ikusita gazteleraz hitz egiten diotelako beti. “Euskara ikasten ari naizela erantzuten diet, eta orduan denak berdin erreakzionatzen dute: harritu egiten dira lehenbizi, eta poztu ondoren”. Egoera irrigarriak ere bizi ohi ditu tarteka: “autobusean, esate batera, nire ondokoak, ulertzen ez diedala pentsatuz mintzatzen dira euskaraz”.
Ostiral honetan, beraz, ueskara eta munduko sukaldaritza eskutik helduta datoz.