Saskiak irabazteko aukera Andoainen Salkineko merkatalguneetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 11a, 19:06

Aste honetan hasita Salkineko hainbat merkatalguneetan dendariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean. Aurten txartel horiek bere datuekin betetzen dituenak  saski ederra irabazteko aukera izango du. Erosleak txartela erosi duen merkatalgunean bertan utzi beharko du hartara prestatuta egongo den kutxan, horien artetik aterako baita sariduna. Zorte hori duenak dendariaren eskutik jasoko du saskia.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!