Harremonak izeneko egitasmoa Urnietako gazteen artera iritsiko da ostiral honetan Gaztegunera, iluntzeko 19:30etan abiatuko den tailerrean. Ekimen honen sustatzaileen arabera, “xedea tratu onak eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Muinean nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak”.
Harreman horizontal eta anitzak sustatu nahiko lituzkete, ikuspuntu berritzaile eta positibo batetik. Besteenganako jarreretan jarri nahi dute arreta.