Ostegun honetan, abenduak 12, lehen entsegua egingo dute Lekaion. Deitzaileek adierazi bezala, “Abesbatza honetan parte hartzeko ez da kantari fina izan behar, kantatzeko gogoa bakarrik eduki behar da”.
Abenduaren 24an arratsaldeko 16:30etatik aurrera kalez kale arituko da herritar taldea. Entseguak Lekaion egingo dituzte arratsaldeko 16:30etan hasita abenduaren 12an, 17an, 19an eta 24an. Parte hartzea irekia da.