Ate irekiera Santa Krutz Peña elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 11a, 10:43

Kale Nagusian dagoen Gurutze Santu Elkarteak (Sociedad Peña Santa Kruz) larunbat honetan urteroko kideen arteko afaria antolatu du, gaueko 21:00etan hasita. Hitzordu hori baino lehen, kide berriak sartzea sustatu nahian, ate irekiera jardunaldia antolatu dute. Elkartea irekita egongo da 18:00etatik 19:30etara elkartearen instalakuntzak eta haren funtzionamendua ezagutzeko. Zuzendaritzak adierazi duenez, elkarteko kide izateko baldintza ekonomikoak aldatu egin dira, sarrera kuota jaitsiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!