Martxan da bidegorria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 10a, 10:53

Villabonako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, joan zen astean hasi zituzten Amasa-Villabonako bidegorria margotzeko lanak. Dagoeneko Errota eta Arroa auzoetako bidea markatu dute eta epe laburrean amaituko dituzte herri guztia zeharkatuko duen bizikletaz lasai ibiltzeko bideagorriko lanak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!