Datorren igandean, abenduak 15, BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako Bertsozale Elkarteak antolatutako autobusak, Beterri-Aiztondo mailan, Andoain eta Villabonatik abiatuko dira Barakaldora.
-Villabona: 08:10etan, elizaren aurretik.
-Andoain: 08:20etan Azoka plazatik.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jada ezin da autobus txartelik erosi eta, era berean, autobusa hartzera aipatu orduak baino ordu laurden lehenago gerturatzea gomendatzen dute, izan ere, aipatu orduetan abiatu egingo baitira.