Jostailuen 2. eskuko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 9a, 15:30

Villabonako Udalak antolatuta, jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da datorren larunbatean, hilak 14, goizeko 10:00etatik 14:00etara Berdura plazan.

Materiala saldu nahi duenak ez du postuetan egon beharko. Jostailuak 09:00etatik 10:00etara utzi ahalko dira eta saltzen ez dena, 13:00etatik 13:30etara jaso.

Informazio gehiago: www.villabona.net 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!