Ruiz de Larrinaga garaile Asteasuko Ziklo kros frogan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 9a, 12:01

Javier Ruiz de Larrinaga txirrindularia izan zen garaile Asteasuko ziklo kros froga entzutetsuan. Bere atzetik sailkatu ziren José Antonio Díez Arriola eta Asier Arregi andoaindarra. Kadete mailan, azpimarratzekoa izan zen Jokin Alberdi zizurkildarraren garaipena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!