Tolosaldeko Mankomunitateak jakinarazi duenez, atez ateko zabor bilketa sistema txertatu zenetik hilabete gutxi pasa den arren, norabideak eta kopuruek argi erakusten dute birziklapen tasa lehen unetik irauli dela. “Badira lehenagotik ondo bereizten genituen frakzioak, beira, esaterako. Papera eta ontzi arinak nahiko ondo bereizi arren oraindik bazen bereizten ez genuen zati bat. Hala ere, alderik handiena organikoak egin du, sortzen dugun hondakin guztien erdia izaki, errefusari zuzenean %50 kendu diogula esan daiteke”.
Egungo datuak:
Gaikako bilketa Villabonan 2012ko irailean
- %12,81 (papera)
- %5,37 (ontzi arinak)
- %0,05 (organikoa)
- %81,76 (errefusa)
- %21 (papera)
- %15 (ontzi arinak)
- %45,11 (organikoa)
- %19,23 (errefusa)
Zizurkilen zaborrak biltzen dituen kamioiaren ibilbidea Alegi-Anoeta-Irura-Zizurkil izaten da (Villabonak bere ibilbide propia du) eta, ondorioz, oraingoz ez dute Zizurkili soilik lotutako datu zehatzik. Tolosaldeko Mankomunitateak, hala ere, aipatu lau herri horietako datuei Amasa-Villabonakoak gehituta, ondorengo ondorioak atera ditu:
Gaikako bilketa, 2012ko irailean
- %10,9 (papera)
- %4,6 (ontzi arinak)
- % 0 (organikoa)
- %84,5 (errefusa)
- %18,4 (papera)
- %15,3 (ontzi arinak)
- %50,5 (organikoa)
- %15,8 (errefusa)
Tolosaldeko Mankomunitateak azpimarratu duenez, atez atekoari esker, gaika sailkatzea nahitaezko bihurtu da, eta orduan eman da gaika sailkatzearen inguruan jauzia. “Hala, nabaria da iazko irailean eta aurtengo irailean atez ateko herrietan bildu den hondakinen sailkatzeak izan duen aldaketa. Diferentzia benetan eragiten duena, materia organikoa bereiztea da. Lehen zabortegira eramaten zen hondakin hori guztia, gaur egun ongarri bihurtzeko erabiltzen da”.