UKE pilota ataleko albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 4a, 18:48

Ostegun honetako partiden ordutegia eta aurreko jardunaldien emaitza, jarraian:

ASTEBURUKO PARTIDAK
Abenduak 5, osteguna
20:30. Larruzko paleta. Seniorrak.
Urnieta 1- Euskal Jolas.
Urnieta 2- Endaiatarrak.

Abenduak 8, igandea
10:00. Eskuzko partidak.
Ekialde txapelketa:
Urnieta-Añorga.
Infantilak, 2, maila. Final zortzirenak.
Gipuzkoako txapelketa
Urnieta-Behar Zana
Senior. Eskuko bikoteka.
Finalaurrekoak, joanekoa.

AURREKOEN KRONIKA
Bergara 10-22 Urnieta
Inhar Oiarzabal-Imanol Odriozola
Kadete, eskuz binaka. Inharrek ez zuen hutsunerik egin. Bikain Imanol.

Urnieta 22-15 Aurrera Saiaz
Julen Loitegi-Mikel Imaz
Senior, eskuz binaka. Ikusleek gozatua hartu zuten Julenen jokoarekin, 16 tanto egin zituen. Mikel jubenila izanik oso ondo moldatzen ari da nagusien artean. Finalera iristea lortu dute.

Azkoitia 25-8 Urnieta II
Iban Barrutia-Xabier P.Arenaza.
Senior, gomazko paleta. Aurkari gogorren aurka debuta egin zuten.

Urnieta I 12-25 Loiolatarra.
Jon Iturbe-Unai Arozena.
Senior, gomazko paleta.

Altzatarra II 26-35 Urnieta I
Aitor Argiñarena–Beñat Txapartegi
Altzatarra I 34-35 Urnieta II.
Borja Fernández–Xabier Garagorri

Urnieta 40-36 Behar Zana
Imanol Ansa–Ander Goikoetxea
Senior, erremontea. Ansa finalera sailkatu da Arizaga lagun duela. Azken honen sakeak erabaki zuen partida. Finaletik kanpo Ander Goikoetxea urnietarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!