Aitor Mendiluze, "neronek bertsoak espero ditut, gehiagorako gai banaiz"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 4a, 12:39

Agerraldia egin dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistek BECen. Zera adierazi du bertan Aitor Mendiluzek: "Ez nago oso gustura orain arte egindakoarekin. Niri dagokidana hobeto betetzea espero dut. Neronek bertsoak espero ditut, gehiagorako gai banaiz". Eta orokorrean, “bertsoak espero ditut finalean, txapelketan eman diren bezala. Maila ona dagoela ikusi da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!