Abenduaren 3a “Euskararen Eguna” 2013
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskara hizkuntza txikia dela pentsatzen dugu, baina adi! Nazioarteko Eguna duen hizkuntza bat ezin da sekula txikia izan.
Larunbatean euskararen koloreekin margotu genuen herria. Eta gaur, Xabier eguna izanik, mundu guztian bezalaxe, Ikastolan ere ospatzen dugu, urtero bezala, gure hizkuntzaren eguna.
Hamaika eraso bizi izan ditu euskarak, eta oraindik orain ere bizitzen ditu. Gure esku dago euskara gure hizkuntza dela aldarrikatzea.
Gaur abenduak 3 bada ere, egunero eskaini behar diogu euskarari bere eguna. Urteko 365 egunak merezi dituelako. Euskaraz bizitzea gure esku eta mingainetan dagoelako.
Ez dakizulako zein polita den zu euskaraz entzutea.
Futbolean hobeto aritzen garelako euskaraz.
Muxuak ere euskaraz goxoagoak direlako.
Gurea den altxorra erabiliz gordetzen delako.
Eta gure irakasleek aspaldi ikasi zuten bezala... Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez duelako; dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.
Euskaraz bizi nahi dugu!