Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldiak Mintzolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 2a, 11:20

Mintzola Fundazioa kantu inprobisatuaren ikerketa egiten eta eragiten ari da. Kulturarteko Jardunaldi hauen bidez bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egin ikerketen eta kulturarteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri emango da.

Hiru saio izango dira Villabonako Subijana etxean, 19:00etatik aurrera. Sarrera doan:

ABENDUAK 11

 

KOKAPENA: Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Fundazioaren ardatzetarik bat. Oraingoan, Kubako kantu inprobisatua, repentismoa aztertuko dute 3 kubatarrek, 3 alderditatik: soziologia, filologia eta musikologiatik:


 

19:00

Lo simbólico y lo social en la poesía oral improvisada cubana. Patricia Tápanes Suárez, soziologoa.

19:30

La enseñanza de la décima improvisada en niños. Los Talleres Especializados de Repentismo Infantil, una experiencia desde la apreciación y el respeto al arte. Haydée Hernández Arencibia, filologoa eta kultur eragilea

20:00

  La poesía oral improvisada cubana desde una mirada musicológica. El repentismo cubano como género musical cubano identitario, patrimonio de la nación. Sonia Pérez Cassola, musikologoa.

20:30

Kubako repentismoari buruzko ikusentzunezkoa (30 minutu)

 


ABENDUAK 12

 

KOKAPENA: Basarri sortu zeneko 100 urte bete dira aurten. Horren harira Andoni Egañak Basarrik bertsolaritzari egin ekarpena aztertu du. 1935ko lehen “bertsolari gudu” hura irabazi zuen Basarrik. Lehen bertsolari txapelketa hura Aitzolek eta On Manuel Lekuonak eragindakoa izan zen, Euskal Pizkundearen ardatz gisa zuten, euskal kultura indartzeko; euskal komunitatea ehuntzeko. Bertsolaritzak badu egun ere ehuntzearen funtzioa. Jon Sarasuak hitz egingo digu horretaz, bat-bateko kantuaren ehunaz: etxeko ehunaz zein ehun unibertsalaz. Ehun unibertsalaren erakusgarri, mexikar bat izango da gutartean: Ana Zarina. Mexikar trobadoreen berri emango diguna. 

Hitzez gain, inprobisazio kantatuaz gozatuko dugu; Andoni Egaña eta Ana Zarina bera arituko dira, gai librean.

19:00

Basarri eta bertsogintza. Andoni Egaña, filologoa, 1993-2009 urte artean Euskal Herriko bertsolari txapelduna .

19:30

Bat-bateko kantuaren ehunaz . Jon Sarasua komunikazio zientzietan doktore.

20:00

Estilos y formas estróficas de la improvisación en los géneros de músicas tradicionales en MéxicoAna Zarina Palafox mexikar trobadorea.

20:30

BERTSO SAIOA: Ana Zarina Palafox (Mexiko) eta Andoni Egaña (Euskal Herria).

 


ABENDUAK 13

 

KOKAPENA: Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Fundazioaren ardatzetarik bat. Herrialde Katalanetan duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen. Geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu. Horrezaz gain, katalan ikerlari batek, Harvardeko Unibertsitatean ari denak, bertsolaritza apartatu du ikertzeko asmoz: Homeroren bertsoekin konparatzera iritsi nahi du. Baina aurretik, publikoaren erreakzioak bertsolariaren sorkuntzan duen eragina eta BCBLek gauzatu ikerketaren ondorioak aztertu nahi ditu.

 

 

19:00

“De cançons i de corrandes”: una introducción al canto de texto improvisado en catalán. Anaís Falcó Kataluniako corrandista.

19:45

Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak. Pere Bescos. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea. Harvardeko Unibertsitatean post-doktoratua egiten ari da.

20:30

BERTSO ETA GLOSA SAIOA: Christian Simelio (Katalunia),  Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria).

 

Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda 

 


ABENDUAK 15

 

KULTURARTEKO TERRAZA ZIENTIFIKOA BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALEAN

 

Bertsolari Txapelketaren finalean, BECen, terraza batean bilduko dira Jardunaldietan parte hartu duten ikerlari eta inprobisatzaileak, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkari, ikerlari eta bertsozaleekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!