Mugikortasuna eta bide azpiegituretako lansailaren oharra:
"Datorren abenduaren 2ko 20:00etatik (astelehena) abenduaren 4ko 06:00etara (asteazkena) lerro bat itxiko da N-I errepidean, Andoaingo Bazkardoko bihurguneen inguruan (250,000 kilometro puntuan), Irunerako noranzkoan. Konponketa lanak egiteko izango da itxiera, eta betiere eguraldia lagun bada.
Ordezko bide gisa, Lasartera, GI-20 errepidetik barrena Donostiara (lehengo saihesbidea), eta AP-8 autobidera (Zarautz eta Bilbo) doazenei gomendatzen zaie Urumeako autobia erabil dezatela Andoainen hasi, Urnietatik igaro eta Hernanin AP-8 autobideraino (bigarren ingurabidea) eta GI-41 errepideraino (Zorroagako tunela).
Desbideraketaren berri emango da Andoaingo mezu aldakorreko paneletan".