Udalak “Batzen duten lekuak, kentzen duten lekuak” egitasmoa gizarteratuko du asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 29a, 10:54

Gaur iluntzean eta asteburu osoan zehar “Batzen duten lekuak, kentzen duten lekuak” egitasmoaren inguruko informazioa zabalduko dute. Galdetegi bat egingo dutela iragarri dute ere, “Herritarron partaidetzaren bitartez kaleko elkarbizitzari buruzko iritzia jasoko da, herriko espazio publikoak oinarri hartuz. Galdetegietan bildutako informazioaren bidez elkarbizitzarako lekuen mapak osatzea da gure asmoa, bi helburu hauekin:

  • Herriko elkarbizitzaren aberastasuna islatzea eta ezagutzera ematea.
  • Herrian topaketa-lekuak, gatazka-lekuak, bereizketa-lekuak, aukera-lekuak eta abar identifikatzea".

Hitzorduak:

  • Ostirala, 29. 19:00. Zubitxo plaza.
  • Larunbata, 30. 11:00. Kiroldegia.
  • Igandea, 1. 11:00. San Juan plaza.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!