Arreta zerbitzuaren logotipoa aukeratzeko botoa emateko aukera dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 29a, 10:37

ATARIA Herritarren Arreta Bulego berria lasater zabalduko dute udaletxean, eta horrekin batera, "arreta integratu eta zuzenago bati" hasiera eman nahi diote. Ireki aurretik, zerbitzua identifikatzeko logotipo lehiaketa zabaldu dute. Zehazki, Bost logotipo lehiatuko dira Herritarren Arreta Zerbitzu berriaren irudi izateko.
Herritarrek gustokoen dituzten irudiak aukeratzeko aukera izango dute Basteron, abenduaren 2tik 4ra.

Boto- ematea abenduaren 2, 3 eta 4an izango da, 18:00etatik 20:00tara, Basteroko sarrera nagusian (zinemako sarreran).

(klik egin argazkian handiago ikusteko)

 

Boto emate prozesuan irabazle suertatutako irudiaren egileak 1.500 euro eramango ditu saritzat. Boto-ematean berdinketa suertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du horien artean zein izango den irudi irabazlea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!