R taldearen “Azken agurra”, aurkezpena gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 28a, 14:59

Hamazortzi urteko ibilbideari agur esan zioten urtarrilaren 26an Andoaingo Gaztetxean eskaini zuten emanaldiarekin. Ostegun honetan, berriz, azken agur horren baitan osatutako DVDa aurkeztuko dute toki berean iluntzeko 20:00tan hasita. Ekitaldia irekia da. Aurkezpenaz gain, afari merienda iragarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!