Euskal Herri sakoneko herrixka baketsu bateko bizimodu lasaia kolpetik aldatuko da zinema ekoizle bat euskal zaporea topatu nahian aurrekontu handiko filma grabatzera etortzen denean.
Errodaje talde honen etorreraz geroztik, egoera zoro eta dibertigarri anitz izango dira, pelikulako bi figuranteren begietatik ikusiko ditugunak, herrixka lasai horretako bizimodua egun batetik bestera goitik behera aldatuaz.
Antzezlan irlandar baten egokitzapena da (Stones in his pockets, jatorrian) obra hau, eta aukera aparta eskaintzen die bi aktore hauei luzitzeko, hogei pertsonai inguru antzezten baitituzte.