Pentsioen aldeko bilkura ostegun honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 27a, 18:09

Urnietako pentsiodunak ere kalera irtengo dira. Deialdiaren sustatzaileek Aiurrira bidali duten oharrean zera diote: “SOS pentsioak: Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen proiektua baztertzen dugu. Pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearekin (KPI) birbalorizatzea onartuko dugu bakarrik. Hori dela eta elkarretaratzera urnietar guztiak deitzen ditugu.

San juan plazan 19:00etan, azaroaren 28an. Zuen zain gaude!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!