Joan zen igandean amaitu zen Aizkardi mendi taldearen XXX. Mendi Astea. Aste guztian zehar hainbat hitzaldi burutu zen eta ostiralean, argazki rallyko sariak banatu ziren. Hauexek irabazleak:
1. Olaia Ugarte "Haizearen Jainkosa".
2. Maialen Perez "Haizearen Dantza".
3. Iraia Irazusta "Ura eta Haizea".
Ikusleek hautaturiko argazki onena: Mikel Zubeldia "Haizeak eramana".
Igandean egindako mendi ibilaldiarekin eman zioten amaiera aurtengo ekitaldiei.
Argazki rallyko irudi sarituak