Mikel Nieve txirrindulari leitzarra omendu zuten ostiralean Urkamendi elkarteko kideek. Tourreko lehen euskaldunak jasotzen du, urtero, Urkamendikoen omena. Iluntzeko 20:30etan ekin zioten ekitaldiari eta ondoren, elkartean bertan afalduz borobildu zuten gaua. Ekitaldian izan ziren, baita ere, Amets Txurruka, David Etxeberria, Mikel Astarloza edota Ane Santesteban txirrindulariak eta Igor Sasiain pultsulari zizurkildarra.