Azoka berezia arrakastatsua atzo Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 25a, 12:12

Goiz-pasa polita antolatu zuten atzo Adunan. Postu ezberdinak jarri zituzten pilotalekuan eta erosketaz egiteaz gain, sagardoa nola egiten den ikasteko aukera ere eskaini zuten. Trikitilari edota dultzaineroen saioek giroa berotu zuten. Josu Amilibia alkateak, bestalde, eskerrak eman zien herritarrei hondakinen bilketarako sistema berriaren alde egindako ahaleginagatik, baita herriko langileei ere. Zozketa, babarrun lehiaketa.., egun borobila izan zen.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!