Autodefentsa ikastaroa
Abenduaren 9a arte eman daiteke izena kiroldegian bertan. Antolatzaileek adierazi dutenez, "adin, kolore nahiz kultura ezberdinekoak izan, emakume guztiok pairatzen ditugu indarkeria matxistaren ondorioak. Gu gara indarkeriarekin amaitu nahi dugun lehenak eta guregan dago honi aurre egiteko nahiko indar eta gaitasun". Ikastaroa doakoa da eta arropa erosoa ekartzeko deia luzatu dute antolatzaileek.
Identitate eta subjektibotasun femeninoaren inguruko tailerra
Izen-ematea Mattin liburu-dendan egingo da azoraren 29ra arte. "Ikastaroa topagune bat da, beste emakume batzuekin gure genero nortasunari buruz hausnartzeko, hau da, zelan ikasi dugun emakume izaten, zer esan nahi duen horrek gure iritziz, zelan baldintzatzen gaituen gure jarreretan, gauzak egiteko eta sentitzeko moduan, harremantzeko orduan...".Ikastaroa doakoa da eta gaztelaniaz izango da. Haurtzaindegi zerbitzua izango dela ere jakinarazi dute antolatzaileek.