Joan zen larunbatean Libre eguna izan zen Villabonan. Iratzar elkarteari ez ezik, Segi auziaren baitan auzipetutako Mikel Ayestaran herritarrari babesa eskaini zioten eskualdeko herritar askok. Goizetik goizaldera hamaika ekintza burutu zen, besteak beste: eskualdeko herritarren arteko herri kirolak, mosaikoa, bazkaria, buruhandiak, trikiti-poteoa edota kontzertuak.