Loatzo musika eskolako Villabonako haur eta gazteek, musika hotsen artean ederki ospatu zuten euren eguna ostiral arratsalde-iluntzean. Eguraldiak ez zien batere lagundu eta saio osoa Berdura plazan eskaini zuten euria goitik behera ari zuela. Haur eta gaztetxo ugari aritu zen musika joz eta dantzan. Ikusle asko gerturatu zen emanaldia gertutik jarraitzera. Hara hemen argazkiak: