Juan Carlos Rubiok idatzitako eta Emakume Ausartak taldeak antzeztutako obra bat da, Josema Langara zuzendaritzapean. Komedia bizkorra da, sorpresaz betea, non hiru Redentoras ikastetxeko hiru ikaskide ohi 30 urteren ondoren berriz elkartu eta… tira, familia eredu berri baten inguruan hausnartzen laguntzen digute; osatzen duten kideak bezain baliozkoa den eredu baten inguruan, hain zuzen. Izan ere, “jende askorentzat familia modu bakar batean eratu daiteke… Guretzat, familia elkar zaintzen eta babesten duten pertsona multzo bat da…”.
Emakume Ausartak Donostiako antzerki talde amateurra da, Josema Langararen eskutik berriz ere eszenatokietara datorrena. Oraingoan, gure gizartean zaharkituak geratzen ari diren hainbat alderdiren inguruan hausnartzeko. Emanaldia gaztelaniaz izango da.