Aita Larramendi ikastolaren 50. urteurreneko omenaldi ekitaldia ospatzeko, Basteroko auditorioa txiki geratu zen. Deialdiak jendetza bildu zuen, eta denek ezin izan zuten aretora sartu. Garazi Kamiok zuzendutako ekitaldian, mendez erdiz eskolak euskaraz teilatupe ezberdinetan eskaini zirela eta, bost ataletan gurasoak, irakasleak edota ikasleak omendu zituzten. Oholtza gainetik igo ziren hainbat eta hainbat. Andoaindar askoren oroimenean iltzatuta dauden hainbat irudi zahar eskaini zituzten ere. Andoain herriari begira hura izan zen ekitaldi esanguratsuena. Datozen egunetan hitzordu gehiago iragarri dituzte.