Hankaz gora, zirkoko istorioa igandean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 22a, 15:37

'Hankaz gora' zirkoko istorioa eskainiko da azaroaren 24an, igandean, Gurea antzokian familia osoarentzat. 16:30etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 4 euro balio du:

'Hankaz gora' euskarazko ikuskizuna da, zirkoa antzerkira hurbiltzen saiatzen dena, zirkoko elementuei sustantzia dramatikoa emanez. Tiritirantes taldearen eskutik dator proposamena, istorio samurra, sakona eta dibertigarria eskaintzen diguna; bertan, zirkoko berezko teknikak ikusiko ditugu: bolaren gaineko ekilibrioak, malabarrak, uztarriak airean, clown, trapezioa, etab.   

Istorio honetan, zirko bateko langileek denetatik egin behar dute (trapezistak, domadoreak, akomodadoreak,…), eta horrek gatazkak sortzen ditu, modu komikoan konpontzen direnak. Eszenen artean Eduardo Galeanoren testuak tartekatzen dira; benetan ederrak.

Haurrek zein helduek galdu beharko ez luketen ikuskizuna da hau.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!