Kultur aste oparoa Larraulen, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Azaroaren 25etik abenduaren 1era ospatuko dute aurtengo Kultur astea. Hitzaldiak, ipuin kontaketak, musika, ardo dastaketa, afaria, erakusketa ezberdinak..., hamaika ekitaldi izango da gozagarri.

Jarraian, egitarau osoa:

Azaroak 25, astelehena

18:00 Larraulgo argazki diaporama Kultur Etxean.

 

Azaroak 26, asteartea

19:30 Gazteei zuzendutako sexualitate tailerra, Lahia Nahia sexologia elkartearen eskutik, Kultur Etxean.

 

Azaroak 27, asteazkena

18:00 Ipuin kontalaria, Pirata Garrapataren Abenturak, Liburutegian.

19:30 ‘Egur hila, oihan bizien oinarri’ hitzaldia, Miel Mari Elosegiren eskutik, Kultur Etxean.

 

Azaroak 28, osteguna

19:00 Ardo dastaketa komentatua, Maitena Barrero enologoaren eskutik, Katillu-Txulo elkartean.

 

Azaroak 29, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak, Katillu-Txulo elkartean.

19:30 Jazz musika emanaldia, Maldataskull hirukotearen eskutik, San Esteban elizan.

21:30 Afaria. Ondoren, Joxe Ramon Aldasoro txiste kontalaria. Katillu-Txulo elkartean (Izena emateko, Elkartean edo Herriko Ostatuan. Azken eguna; azaroak 27 asteazkena, 21:00).

 

Azaroak 30, larunbata

10:00 Antzinako eran egurra lantzeko proiektuaren jarraipena, DINA7 taldearen eskutik, museo inguruan.

11:30-13:00 Jostailu zaharren eta mailuen erakusketa museoan.

16:00 Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.

16:30-18:00 Jostailu zaharren eta mailuen erakusketa museoan.

16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

19:00 Jon Maiak zuzendutako, Gazta Zati Bat proiekzioa, kultur etxean.

 

Abenduak 1, igandea

10:00 Mendi irteera herria ezagutuz.

11:30-13:00 Jostailu zaharren eta mailuen erakusketa museoan.

16:00 Pilota partiduak frontoian.

16:30-18:00 Jostailu zaharren eta mailuen erakusketa museoan.

16:30-18:00 Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa. Udaletxeko sarreran.

18:00etan Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!