Tourreko lehen txirrindulariari omenaldia, gaur iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 21a, 12:18

Urteroko ohiturari eutsiz, Tourreko lehen txirrindulari euskalduna omenduko dute gaur iluntzean Zizurkilgo Urkamendi elkarteko kideek. Mikel Nieve leitzarrak jasoko du aurtengo aipamena. Herriko kirolariak ere gogoan izaten dituzte Urkamendikoek eta aurten, Igor Sasiain pultsularia gonbidatu dute omenaldi ekitaldira. Iluntzeko 21:00etan hasiko da ospakizuna, elkartean bertan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!