Arreta bulegoaren irudia herritarrek aukeratu ahal izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 21a, 11:59

Andoaingo Udalak laster Arreta Bulegoa zabalduko du, herritarren eta udal administrazioaren arteko harremana erraztearren. Modu integratu batean, esku hartze teknikoa behar ez duten udal zerbitzu gehienak bertatik bideratuko lituzkete, alegia, infomazio, tramitazio eta kudeaketari loturikoak. Udalak iragarritakoaren arabera, “gestio administratiboak azkartuko lirateke, zerbitzuaren kalitatea nabarmenki handituz”.

 

Logotiopoa egiteko eta hura aukeratzeko deialdia:

Udal zerbitzu berri horren logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan, eta proposamenak aurkezteko azken eguna azaroaren 26a izango da. Herritarrek logotipoaren aukeraketan botoa emateko aukera izango dute abenduaren 2tik 4ra Basteroko zine aretoaren sarbidean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Herritarrek proposatuko aukeren artean botoa emateko aukera izango dute, euren nortasun agiria aurkeztuta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!