Aurrera doa Aizkardiren mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko aza. 21a, 11:30

Astelehenean eman zioten hasiera Aizkardi  taldearen mendi asteari. Gaur iluntzean, Andoni Hormazabalen "Lurretako lehoi nabrra" ikusentzunezkoa izango da gozagarri Gurea aretoan, 20:00etan hasira. Bihar, ordu eta leku berean, Aizkardi taldeak urtean zehar egindako irteeratan ateratako argazkiak jarriko dituzte ikusgai. Ondoren, Argazki rallyko sari banaketa egingo dute.  Igandean amaituko dira ospakizunak, mendi ibilaldia eta bazkariarekin. Goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua, Olaederra kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!