1.- Zizurkilgo KIROL BATZORDEAK urte bakoitzean zizurkildar kirolari txapeldunei errekonozimendu xume bat egingo die abenduan antolatzen den KIROL ASTEAREN barnean.
2.- Errekonozimendua abenduaren 15ean Intxaur Frontoian ospatuko diren Pilota Txapelketako finalen ondoren banatuko den DIPLOMA bat izango da.
3.- Errekonozimendu honen helburu bakarra, herritar kirolariei, beraien esfortzua dela medio, errekonozimendu xume bat egitea da.
4.- Errekonozimendu hau jasotzeko baldintzak hauexek dira:
a) Zizurkildarra izatea, Zizurkilen bizitzea edo Zizurkilekin harreman berezia izatea.
b) 16 urte edo gehiago izatea, haurren artean konpetitibitatea ekiditeko.
c) Gipuzkoako txapelketa bat edo goragoko kategoriako txapelketa bat irabazi izana edo garrantzi berezia duen probaren batean oso ondo ibili izanagatik edo hau irabazteagatik.
5.- Kirolarien zerrenda, irailetik aurrera egiten diren Kirol Batzordeko bileretan osatzen joaten da eta edozein herritarrek proposamenak bidali ditzake Udaletxeko Kirol Zerbitzura (Zizurkilgo Udal Bulegoak, Aurrera Plaza 3, 20159 Zizurkil. Tel.: 943-692495. Posta elektronikoa: kultura@zizurkil.com ).