Abenduaren 2tik 6ra, jostailu eta opari bilketa egingo dute Aiztondoko Denbora Bankuko kideek Adunan. Erabiltzen ez diren jostailu, inauterietako mozorro edota helduentzako opariak izan daitezkeen gauzak bilduko dituzte beharrean dauden familien artean banatzeko. Adunako udaletxean jarriko dute bilketa gunea, 09:00etatik 17:00etara.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 943 693 930 (Itsaso).