Eguraldi aurreikuspenak ikusita, Udalak beharrezko neurriak hartzera deitu ditu herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko azaroaren 21a

Bereziki, Alejandro Kalonge, Ama Kandida, Bazkardo, Kaletxiki, Zumea eta Kale Nagusiko bizilagunei dei egin die; baita inguru haietako merkatalgune, enpresa zein garajeetako jabeei. Ibilgailuak gordetzeko, esaterako, gune alternatiboak egokituko dituzte:

P { margin-bottom: 0.21cm; }Horretarako, zenbait aparkaleku alternatibo egokituko dira:
  • Zumea eta Kale Nagusian aparkatzen duten autoentzat: Etxebarrieta plaza egokituko da.
  • Ama Kandidan eta Alejandro Calongen aparkatzen duten autoentzat: Bazkardoko Frontoia egokituko da.
  • Kaletxikin aparkatzen duten autoentzat: Goikoplaza egokituko da.

Ustekabe edo oharrik izanez gero, Udalak eskura dauden telefonoak gogorarazi nahi ditu.

-Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819.

-Udala: 943 300 830.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!